XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

METODOLOGIA

Erreferentziako unibertsoa, urte osoan zehar edo honen parterik handienean familia baten egoitza iraunkor bezala erabilitako etxebizitza familiarren multzoak eratzen du.

Alde batera uzten dira, beraz, establezimendu kolektiboetan dagoen biztanleria eta pasadizokoak.

Inkestarako, probabilitatezko eta bi etapatako laginketadiseinu bat erabili da:
1. Sekzioen hautaketa, tamainen proportzioko laginketa bidez. Aldez aurretik tipologien estudio bat egin zen zentsu-sekzioei buruz, 1981eko Biztanleriaren eta Etxebizitzaren Zentsuko informazioarekin eta sekzioak tipo homogenotan taldekatzeko xedearekin.
2. Etxebizitzen hautaketa, laginketa sistematiko bidez.

Lagina Komunitate Autonomoko 3.744 etxebizitzatara hedatzen da hiruhilero.

Lagin-tamaina berdinak erabiltzea erabaki zen lurralde Historiko bakoitzean, horrela hauetako bakoitzeko laginketa-erroreak hurbildu ahal izateko.

Mostra hau aldizka-aldizka banatzen da hiruhileko batean zehar, hilabete eta hamabostaldietako azpilaginak ere errepresentatiboak izateko moduan (beti ere errore handiagoekin, noski).

Hiruhileroko ustiapenak, erreferentziako denboraldiko hiruhilekoari dagozkion bata bestearen segidako hiru hilabeteen mostran oinarrituz egiten dira.

Horrela laginak panel bat eratzen du, hamabostaldi osoka berritzen dena, hiruhileko bakoitzean bateko proportzioan.

Inkestarik ezin egin izan zaien laginketako etxebizitzak, sekzio berean eta diseinu berarekin ausazko eran hautetsitako beste batzuekin ordeztu dira.

Estrapolazioa, bere aldetik, 1981eko Biztanleriaren eta Etxebizitzaren Zentsuan oinarrituz erreferentziako epealdirako estimatutako biztanleriara hedatuz egiten da.

Ondorengo sailkapenetan erabilitako aldagiak sexua eta adin-taldeak dira.

BIAn, laginketako erroreak kalkulatzeko, etxebizitzen erdi-mostrekiko sasierrepiken metodoa aplikatzen da, izan ere honek X estimatzaile baten errore erlatiboa %95eko konfidantzarekin kalkulatzeko bidea ematen bait du honako formula honen bidez .